Urte beltzetako umoregilea
Heriotzari beldurrik ez ziola baina bere ordua «denbora gaizki neurtu» izanaren sentipenarekin iristeak «amorrua» emango ziola esan izan zuen Luis Garcia Berlangak (Valentzia, 1921). Ez dirudi bizitzagaizki aprobetxatu zuenik, ez zinemagintzan bederen,Espainiako zinemaren historian maisulantzat jo diren hainbat film utzita joan baitazuzendaria. Frankismo garaiko urteetan satira eta umore beltza hartu zituen bere zinemaren osagai nagusi Bienvenido Mr. Marshall (1952), Plácido (1961) eta El verdugo (1963) lanak ontzeko, eta sari ugariren irabazle egin zuen uzta oparoa utzi zuen, 1999. urtean bere azken filma, Paris-Tombuctú egin zuen arte. Madrilgo bere etxean hil zen atzo goizaldean, 89 urte zituela, «adinagatik eta lasai», senideen hitzetan. Espainiako Zinema Akademiaren egoitzan jarri zuten atzo hil kapera. A. SARASOLA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu