Iazko Sundanceko jaialdiak berebiziko bultzada eman zion Debra Granik zuzendariaren bigarren lan luzeari. Epaimahaiaren eta gidoirik onenaren sariak eskuratuta, film independente honek ezusteko ibilbidea hasi zuen, eta azkenaldiko sorpresarik handiena bihurtu da. Normalean, ia beti zirkuituz kanpoko film batentzat tartetxo bat izaten da Oscar sarietan, eta aurten Winter's Bone-ri tokatu zaio. Lau izendapen jaso ditu filmak, horien artean filmik onenarena eta emakumezko aktorerik onenarena.
Filmeko protagonista Jennifer Lawrence gaztea da. Orain arte Guillermo Arriagaren The Burning Plain-en egindakoa zen haren lanik ezagunena, baina Winter's Bone egin ostean gauzak zeharo aldatu dira, eta dagoeneko Hollywoodeko musa berria bihurtu nahi dute askok. Lanik behintzat ez zaio falta: bi film ditu estreinatzeko, horietako bat Jodie Fosterrek zuzendu duen lehenengoa.
Eta zerk egiten du berezi pelikula hau? Zaila da esaten, itxura batean beste film askok kontatzen duten antzeko istorioa baitu. Ree Dolly 17 urteko gaztea kartzelatik atera da, bere aitak egin duen ahalegin handiari esker. Baina behin kalean dela aita arrastorik utzi gabe desagertu dela jakin du, eta haren bila hasiko da. Bilaketa hori ezin zailago bihurtuko da, inguruko gehienek informazioa ezkutatuko baitiote. Reek nahiko garbi ikusiko du kontu ilun bat dela tartean, eta kosta ahala kosta jakin nahiko du zer gertatu den.
'WINTER'S BONE'
Zuzendaria: Debra Granik.
Aktoreak: Jennifer Lawrence, John Hawkes, Lauren Sweetser, Kevin Breznahan.
Herrialdea: AEB.
Iraupena: 100 minutu.
Estreinaldia: Etzi estreinatuko dute Hego Euskal Herrian.
Zinema. Estreinaldiak
Urteko ezuste independentea
Sundanceko jaialdian iaz estreinatu zutenetik, bide arrakastatsua egin du Debra Graniken 'Winter's Bone' filmak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu