Kultura

Uztailaren 17tik 19ra egingo dira Eako 12. Poesia Egunak

Poesia ezin da kabitu izango da aurtengo leloa. Urtero legez, hitzak, poesiak, antzerkiak eta musikak beteko dute hiru egun horietarako egitaraua.

Koldo Izagirre, iazko saioan. MARISOL RAMIREZ, ARGAZKI PRESS
Ibai Maruri Bilbao.
2015eko ekainaren 29a
13:37
Entzun

Urtero bezala, poesiak asteburu berezia izango du Ean (Bizkaia). Uztailaren 17tik 19ra bitartean hainbat errezitaldi eta poema musikatu entzuteko aukera egongo da. Ostiralez, Miguel Hernandezen poemak kantatuko ditu Josu Landak, berak euskaratuta. Larunbatean, Kafkaren aulkia ikuskizuna eskainiko dute Itxaro Bordak, Usue Alberdik, Andoni Egañak eta Pello Ramirezek. Igandean, Antonio Casado da Rocharen, Tere Irastortzaren, Mikel Antzaren eta Joan Mari Irigoienen poemak entzun ahal izango dira.

"Gure harrokeria edo harrotasunagatik pentsatu genuen Ean poesia kabiturik emango genuela. Baina poesia ezin da kabitu inon", arrazoitu du Asun Landak, Poesia Egunak antolatzen dituen Herrijeri Emon Arnasa elkarteko kideak. Zorte handikoak direla esan du, deitzen dituzten aldiro poetak Eara joateko prest egoten direlako. Aurten, aparteko lan bat ere eskatu diete: Poesia ezin da kabitu goiburuak zer iradokitzen dieten gogoeta egiteko. Erantzunak Harrikadie berripaperean eta Eako Poesia Egunen webgunean ipini dituzte. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.