Venezuelako 'Hermano' filmak zabalduko du Giza Eskubideen Zinema Jaialdia

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Macel Rasquin venezuelarraren Hermano filmarekin hasiko da Donostiako Giza Eskubideen IX. Zinema Jaialdia, apirilaren 8an.Sail ofizialean hogei lan bildu dituzte, baina, guztira, 40 film luze nahiz labur erakutsiko dituzte.

Ikusiko diren hamar lanen izenak aurreratu dituzte dagoeneko. Horietatik hiru Frantziako ekoizpenak dira: Renaud Barret eta Florent de La Tullayeren Brenda Bilili!, Tony Gatlifen Liberté, eta Claire Denisen White Material. Jean-Stephane Bron suitzarrak Cleveland vs. Wall Street pelikula ekarriko du Donostiara eta, Eric Gandini italiarrak, berriz, Videocracy. Janus Metz daniarrak Armadillo filma erakutsiko du. Iaz Donostiako Zinemaldian ikusi ahal izan ziren beste hiru lan ere badira egitarauan: Patricio Guzmanen Nostalgia de la luz eta Pablo Larrainen Post mortem —biak txiletarrak—, eta Danis Tanovic bosniarraren Cirkus Columbia.

Egitarau osoa datorren asteartean jakinaraziko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.