Musika klasikoa

Verdiren 'La Traviata' taularatuko dute Donostiako Musika Hamabostaldian

"Gerraren kontrako mezua" izango du ardatz nagusi aurtengo ekitaldiak, abuztuaren 1etik 31ra bitartean.

gorka erostarbe leunda
2013ko maiatzaren 24a
17:21
Entzun

Donostiaren suntsiketa eta berreraikuntzaren 200. urteurrena gogoan izango du aurtengo Donostiako Musika Hamabostaldiak. Gerraren sarraskiaren ondotik indarberritzeko borondatea adierazi eta elkarlanaz suspertzea lortu zuen gizarteari nolabaiteko omenaldia egin nahi izan dio jaialdiak. Hamabostaldiak hainbat obra eskainiko ditu, omenaldia irudikatzen duten hiru une adierazgarri islatuz. Xoxtakovitxen 13. Sinfoniak, Babi Yar-ek, suntsiketa islatuko du; Nielsenen 4. Sinfoniak, Agortezina-k, giza borondatearen indar agortezina adieraziko du, eta Mahlerren 2. sinfoniak, Pizkundea-k, suspertzearen ideia irudikatuko du. Kontzertu hori Hamabostaldiko azken egunean egingo da, abuztuaren 31n, hain zuen ere, Donostia suntsitu zuten egunean.

Orotara, bederatzi ziklotan banatuta, 70 proposamen inguru bilduko ditu jaialdiak. Besteak beste, Giuseppe Verdiren jaiotzaren 200. urteurrena ospatuko du Hamabostaldiak La Traviata opera taularatuz. Abuztuaren 11n eta 13an eskainiko dute, Kursaalean. Egitarau osoa www.quincenamusical.com webgunean ikus daiteke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.