Vesnako (Errusia) haur abesbatzak irabazi zuen, atzo arratsaldean, Tolosako (Gipuzkoa) Leidorren egindako Europako Abesbatzen Sari Nagusia. Europako koru txapelketa inportanteenetan garaile izan diren abesbatzek parte hartzen dute sari nagusi horretan, eta aurten Tolosan jokatu da. Bosgarren aldia da Europako Sari Nagusia Gipuzkoako herri horretan jokatzen dena: aurretik, 1994, 2000, 2006 eta 2011. urteetan egin zen.
Errusiako taldeaz gain, Indonesiako Batavia Madrigal Singers, Letoniako Sola Mixed Choir, Frantziako National des Jeunes a Coueur Joie eta Filipinetako UP Madrigal Singers lehiatu dira sari nagusia irabazteko.
Gaur hasiko da, berriz, Tolosako 49. Abesbatza Lehiaketa, eta igandera arte iraungo du.