Vianako Printzea saria

Vianako Printzea saria jaso izanaz "harro" agertu da Aranguren

Antzerkia eta irakaskuntza uztartzeko 35 urtez egindako lanagatik jaso du saria Iruñeko Navarro Villoslada ikastetxeko irakasleak. Nafarroan, antzerkiaren alde lan egiten duten guztiei eskaini die saria.

Ignacio Arangureni eman diote Vianako Printzea saria. VILLAR LOPEZ / EFE
2016ko maiatzaren 28a
16:46
Entzun

Lehen aldiz, eta gobernuak hala erabakita Espainiako errege-erreginak ez dira joan Vianako Printzea sari banaketara. Aldiz, bertan izan dira Uxue Barkos elehndakaria eta Legebiltzarreko presidente Ainhoa Aznarez. Barkosek eskertu egin dio Ignacio Arangureni hainbat urtez kutluraren eta batez ere antzerkiaren alde agindako lana.

Iruñeko Navarro Villoslada ikastetxeko irakasle izanik 1.000 ikaslerekin baino gehiagorekin egin du lan, eta urtero hainbat antzerki obra antzeztu dituzte. "Harro" agertu da gaur sariarekin, eta Nafarroan antzerkiaren alde lan egin dute eta egiten duten guztiei eskaini die "bihotzez". Bide batez, nabarmendu du kulturak eta hezkuntzak "lurralde bera" partekatzen dutela, "biek dutelako helburu bera, hau da, gure arteko ulermena erraztea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.