Pertsonaia. Antonio Lopez

Vianako Printzea sarirako hautatua

2012ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Vianako Printzea kultur saria Antonio Lopez artistari (Tomelloso, Espainia, 1936) ematea proposatu du epaimahaiak. Antonio Lopez nazioarteko arte garaikidearen joera figuratiboaren erakusle nagusietakoa da. XX. mendeko abangoardia artistikoetatik at egin du bere ibilbidea; errealismotik eta neoklasizismotik gertuago. Ikasketak Madrilgo San Fernando Arte Eder eskolan egin zituen 50eko hamarkadan eta, orduz geroztik, Madrilgo Eskola deritzon mugimenduaren parte da. Egunerokotasuna irudikatzea du gustuko, eta, haren lanetan, Madrilgo ikuspegiak eta senideen erretratuak errepikatzen diren gaiak dira. Zehaztasunaren bila urteak ematen ditu koadroak pintatzen. 2003tik Nafarroan izan duen eraginagatik, sarirako proposatu zuen Juan Jose Akerreta margolari nafarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.