Viar: «Ez da erraza euskarazko testuak katalogoan sartzea»

Inigo Astiz
Bilbo
2015eko otsailaren 11
00:00
Entzun
«Katalogoena da museoan euskara normalizatu gabe dagoen esparru bakarra». Onartu du hutsunea Javier Viar Bilboko Arte Ederren museoko zuzendariak. Gaztelera hutsean edo gazteleraz eta ingelesez kaleratu ditu museoak orain arteko katalogoak. Hori konpontzen saiatzen dabiltzala dio, eta horregatik jarriko dituztela sarean euskarazko itzulpenak. «Hemendik aurrera, sistematikoki jarriko ditugu Interneten katalogoetako testu nagusiak ere euskaraz, harik eta era normalizatuan txerta daitezkeen arte. Ikertu beharra dago nola, konpontzeko oso gai konplexua baita».

Equipo Cronica taldearen erakusketarekin egin dute lehen proba. Gaztelera hutsean dago paperean argitaratutako 310 orrialdeko liburua, eta sarean jarriko dute haren euskarazko bertsioa. Hurrengo katalogoan papereko bertsioan euskara ere presente egongo den esperantzarik duen galdetuta, ez dakiela erantzun du Viarrek. «Kontu teknikoak dira horiek; ez dakit, ez da erraza».

Katalogoko testuaz gainera, lan gehiago ere itzuliak dituztela zehaztu du zuzendariak: «30 edo 40». Eta sarean jartzeko prest dituztela esan du. Buletinetako testuak dira horiek, eta museoaren orrian jarriko dituztela argitu du, baita guztiak doan eskuratu ahalko direla ere. «Beraz, askoz ere eskuragarriago egongo dira euskarazko bertsioak, paperean argitaratutako testuak baino, horiek ez baitira doakoak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.