Victor Santos komikigilearen erakusketa bat zabaldu dute Bizkaiko Zubian
Fantasia, genero beltza eta intriga jorratu ditu, besteak beste, 'Los reyes elfos' eta 'Pulp Heroes' komikien egileak
Victor Santos komikigilearen Jainkoak eta munstroak erakusketa ikus daiteke atzodanik Portugaleten, Bizkaiko Zubian, Getxoko Komiki Azokaren atariko moduan antolatua. Artistaren formatu handiko 30 jatorrizko lan daude erakusketan. Los reyes elfos saga da Santosen lanik ezagunena, Eskandinaviako literaturan oinarritutako heroi-fantasia bat. Baina genero beltza ere jorratu du, Pulp Heroes sagan eta Al menor postor antologian, besteak beste. Faeric Gangs eta Lone in Heaven komiki lanetan intriga fantastikoarekin esperimentatu zuen. Getxoko Komiki Azoka ostiralean hasi eta igandean amaituko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu