Vieux Farka Toure ariko da Bidasoa Folk jaialdian
MUSIKA. Hamaikagarren urtea beteko du aurten Bidasoa Folk jaialdiak, eta, bertan parte hartuko duten musikarien artean, Vieux Farka Toure maliarra ariko dela jakinarazi dute antolatzaileek. Macka B and The Roots Ragga talde ingelesarekin partekatuko du kartela, besteak beste. Txingudi badiako hiru udalerrietan, Irun, Hondarribia eta Hendaian egingo dituzte jaialdiko kontzertuak, abuztuaren 19tik 21era bitarte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu