Donostiako nazioarteko 63. Zinemaldia

Villarongak 'El rey de la Habana' aurkeztu du Sail Ofizialean

Filmak harrera hotza izan du goizeko emanaldian.

Agusti Villaronga, filma errodatzen ari zirenean. ORLANDO BARRIA, EFE
mikel lizarralde
2015eko irailaren 23a
12:29
Entzun

Pedro Juan Gutierrezek 1998an idatzitako eleberriaren egokitzapena da El rey de la Habana, eta 1990eko hamarkadako Kuban dago girotua. Zentzategi batetik ihes egin ondoren, Raynaldo gaztea Magdarekin elkartuko da, eta biak ala biak saiatuko dira bizirik irauten inguratzen dituen miserian. Bitartean, Yunislady transexuala ere ezagutuko du, eta harekin ere, Magdarekin bezala, sexu harremanak izango ditu. Batarekin eta bestearekin dituen harremanek bideratuko dute Reynaldoren ibilbidea irauteko orduan.

Villarongak umorea eta elementu dramatikoak uztartu ditu filmean, Kubako egoeraren erretratu gordina egiteko. Hain zuzen ere, herrialde hartan filmatu nahi zuen pelikula, baina Kubako Gobernuaren ezetza jaso ondoren, Dominikar Errepublikan egin zuen.

Filma goizean aurkeztu du Kursaaleko auditoriumean, eta txalo gutxi batzuk jaso ditu amaieran. Gaur gauean (22:00) berriro emango dute areto berean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.