Von Trier damu da 'Dogville'-k Anders Breiviken sarraskian eragin izanaz

Norvegian 77 lagun hil zituen gizonak bere gustukoenen artean kokatu du zinemagile daniarraren filma

Agentziak
Berlin
2011ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Norvegian egindako bi erasoetan 77 lagun hil izana aitortu zuen Anders Breivikek. Berak eragindako sarraskiaren eta Lars Von Trier zinemagile daniarraren Dogville filmaren artean antzekotasunak badirela aitortu du zuzendariak berak Politiken egunkarian egindako adierazpenetan. Hiltzaileak bere facebook-eko perfilean jarri zuen bere hirugarren filmik gustukoena dela Dogville. Sarraskia eragiteko inspirazioa filmean topatu izana baieztatuko balitz asko damutuko litzatekeela adierazi du Von Trierrek.

Dogville-ko pertsonaia nagusia, Nicole Kidmanek antzeztua, torturatu eta bortxatu egiten dute herri horretako biztanleek. Biztanle guztiak erailtzen ditu gero protagonistak. Filmaren bukaeraren eta Utoyako irlako gertakariaren artean antzekotasunak daudela esan du Von Trierrek berak, baina argi utzi nahi izan du bere filmek «asmo pedagogikoa» izaten dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.