Wanda Jacksonek irekiko du Women's Night zikloa

Uztailaren 3an joko du, Guggenheimen; Nneka, Patti Smith, Cocorosie eta Julieta Venegas ere arituko dira, azaroa bitarte

Erredakzioa
Bilbo
2012ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Wanda Jacksonek Guggenheim museoko atarian joko du uztailaren 3an. Woman's Night zikloaren aurreneko kontzertua izango da estatubatuarrarena. Gero, uztailean bertan, beste hiru egingo dira toki berean. 5ean Nnekak joko du, 20an Cocorosiek eta 21ean Julieta Venegasek. Patti Smithek itxiko du programa, datorren azaroaren 13an.

Rockabillyaren ama deitzen diote Jacksoni. Elvis Presleyk bultzatuta hasi zen, eta ia 60 urte geroago, kultuzko artista da. Oraindik ere kantatzeko modu sutsuari eusten dio. The Party Ain't Over (2011) haren azkeneko lanari oso harrera ona egin diote bai musikariek eta bai zaleek. Nneka nigeriarra ahots indartsuko afro-soul kantari bat da.Cocorosiek, berriz, raparen, elektronikaren eta musika klasikoaren elementuak nahasten ditu. Julieta Venegas mexikarrak mundu osoan ezagun askoak diren abestiak egin ditu azken urteetan, eta Patti Smith inoizko artista ezagunenetako bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.