Wang Shu arkitektoak irabazi du (Urumqi, Xingjiang, Txina, 1963)aurtengo Pritzker saria, arkitekturako Nobel saritzat jo ohi dena, «ingurumenarekiko begirunezeta sakontasun filosofiko handiz egindako haren artisau lanarengatik», epaimahaikideek adierazi dutenez. Txinak ideal arkitektonikoen garapenean jokatuko duen rol garrantzitsuari egindako aitorpena da saria aurten txinatar bati eman izana, Thomas J. Pritzker Hyatt fundazioaren lehendakariaren ustez. «Txinako urbanismoak arrakasta garrantzitsua izango du hurrengo hamarkadetan, ez bakarrik Txinarentzat, mundu osoarentzat baizik». Sari gisa, 100.000 dolar (74.600 euro) eskuratuko ditu Wang Shuk.
Slow build edo eraikuntza lasaiaren aldezlea da Wang Shu. Lan guztiak Txinan egin ditu; ezagunenak Wenzheng ikastetxeko Liburutegia (Suzhouko unibertsitatean),Mingboko Historia Museoa eta Hangzhouko Xiangshan Arte Ederretako campusa dira. Hangzhouko campus horren eraikuntzarako, ingurumenaren inguruko kezkak aintzat hartuz, eraitsitako etxe tradizionaletatik hartutako bi milioi teila erabili zituen. Pritzker saria lortu duen bigarren arkitekto txinatarra da Wang Shu. Lehena I. M. Pei izan zen; 1983an jaso zuen.
Wang Shuk irabazi du Pritzker arkitektura saria
'Slow build' edo arkitektura lasaiaren aldezlea da, eta ingurumenarekiko begirunez lan egiten du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu