Wertek dio ez dela komeni 'Gernika' lekuz aldatzea
ARTEA. Pablo Picassoren Gernika margolanaren kontserbazio egoera dela-eta hura lekuz aldatzea ez dela komeni adierazi du Jose Ignacio Wert Espainiako Kultura ministroak, Aitor Esteban EAJko diputatuari erantzunez. Estebanek gogorarazi du apirilaren 26an 75 urte izango direla Gernika bonbardatu zutenetik, eta eraso haren biktimei egindako omenaldi bikaina izango zela ordurako margolana Gernikan izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu