Wertek Txillida Leku bisitatuko du gaur
ARTEA. Jose Ignacio Wert Espainiako Kultura ministroak Hernaniko Txillida Leku museoa bisitatuko du gaur, eta Eduardo Txillida artistaren oinordekoekin bilduko da, Antonio Basagoiti eta Borja Semper PPko buruekin eta Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidentearekin batera. 2010eko abenduaren 31z geroztik itxita dago museoa, eta erakundeek ez dute akordiorik lortu artistaren oinordekoekin museoa zabaldu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu