Musika. Vula Viel

'What's Not Enough About That?'

Diskoetxea: Vula Viel.

Andoni Tolosa.
2020ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Rockaren eta musika afrikarren arteko nahasketa ugari izan dira 1960ko hamarkada erdialdetik hona, era eta klase guztietakoak, gainera. Are gehiago, bada, azken hamarkada eta erdian indartu den joera bat, zeinetan musikari zuri eta gazteak diren musika afrikarretara hurbildu eta haien irakurketa egiten dutenak. Vampire Weekend eta enparauak dira horren adibide nagusi. Ildo horretatik jotzen du Vula Viel hirukoak. Musika instrumentala egiten dute, balafoia, gitarra elektrikoa eta bateria bilduz horretarako, eta post-rocketik edo antzeko joeratik hurbil dauden moduak erabiliz. Hori da disko honen mamia. Hirugarrena dute, eta bide zabala aurretik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.