'White numbers' James Dillonen obra joko du EOSek gaur Gasteizen
EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoak denboraldiko bigarren kontzertu programari ekin zion atzo, Donostian. Gerd Albrecht zuzendari alemaniarrak gidatuta, James Dillonen Whitenumbers obraren erabateko estreinaldia interpretatu zuen. Bada, gaur Gasteizko Principal antzokian joko du (20:00). Albrecht alemaniarra da, eta aurrenekoz zuzentzen ari da Euskadiko Orkestra. Hilaren 30ean Donostian (Kursaalen),31n Iruñean (Baluarte) eta otsailaren 1ean Bilbon (Euskalduna) joko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu