Willie Nilek gaur Bilboko Kafe Antzokian joko du; lehen aldiz ariko da gurean
New Yorken sortua da kantari eta gitarrista, eta ospe handia du folk eta rock musikarien eta zaleen artean
Bilboko Kafe Antzokiak Willie Nile kantu egilearen kontzertua hartuko du gaur, 21:30ean. New Yorken sortutako musikari eta kantari hark harridura sortu zuen bere lehen bi diskoekin, Willie Nile (1980) eta Golden down (1981) lanekin, eta geroztik gorabeherak izan baditu ere —ez zuen beste ezer grabatu 1991ra arte—, prestigio handia du folk-rockaren zaleen artean, baita musikarien artean ere. Bruce Springsteen, Elvis Costello, Lucinda Williams, Tori Amos eta beste askorekin grabatu edo jo du Nilek. Gaurkoa da gurean ikusteko egongo den lehen aukera, eta iazko diskoa aurkeztuko du: The Innocent Ones.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu