Durangoko Azoka

Willis Drummond, Ines Osinaga, Katixa Agirre eta Harkaitz Cano, zuzenean

Sortzaileen lanak aurkezteko plazak egun betea izango du ostegunean. Emanaldi guztiak zuzenean ikusgai izango dira BERRIAren webgunean.

Katixa Agirre idazleak 'Berriz zentauro' lana aurkeztuko du bihar, ahotsenean. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko abenduaren 5a
12:33
Entzun

Bihar, abenduaren 8an, hasiko dira Ahotseneko emanaldiak, 11:00etan, Plateruenan, Bilaka taldearekin. Gernika lana aurkeztuko dute.

Ondoren, 12:10ean, Piztiak taldeko musikariek XXX diskoa taularatuko dute.

Ines Osinagaren txanda helduko da 13:20an. #itsasoadabidebakarra lana aurkeztuko du.

14:30ean, Rodeo taldeak Hybris diskoa taularatuko du. Eta Neomak taldeak, berriz, izen bereko lana, 15:40an.

Ibai abeslariak Harizko zubiak diskoa aurkeztuko du, 16:50ean. Eta Kurkuma taldeak, berriz, Bel3zidorrean, 18:00etan.

Willis Drummond taldeak Hala ere lana taularatuko du,19:10ean.

Kristonak taldeak Aho bete hortz aurkeztuko du, 20:20an. Eta, eguna amaitzeko, Sutan taldeak II diskoaren lagin bat taularatuko du.

Katixa Agirre eta Harkaitz Cano

Musika eskolan, berriz, Petare, Miren Egigurenen puskak liburuaren berri emango du Leire Ibarguren idazleak, 11:00etatik aurrera.

11:30ean, Joseph Brodskiren Ur-marka, Veneziari buruzko saiakera aurkeztuko du Katakrak argitaletxeak.

Josu Zabaleta itzultzailea Lidia Txukovskaia eta Lidia Zukhovaren Haurrek hitza lanaz arituko da, 12:00etan. Ukrainatik ihes eginiko haurren testigantzak bildu zituzten bi egileek 1942an.

Katixa Agirrek Berriz zentauro eleberria aurkeztuko du, 12:30ean.

Komikiek ere izango dute tartea. Izan ere, Unai Iturriagak eta Sanvik onduriko Haur besoetakoa. Itsasoan urak handi lanaz arituko dira 13:00etan.

Bertol Arrieta eta Sandra Garaioaren Hodeien gaineko aldean eta Garazi Albizua eta Olga Carmonaren Iruleak izango dituzte hizpide 13:30ean.

Ondoren, bi itzulpen lan ezagutzeko aukera egongo da. Amaia Apalauzak itzulitako Puskak Irene Pujadasen liburuaz ariko dira 14:00etan. Eta Iker Sanchok euskarara ekarritako Anton Txekhoven 31 ipuin lanaz 16:00etan.

Fito Rodriguezen txanda helduko da 16:30ean: Enararen esanak.

Horren ostean, Asun Agirianok eta Marina Garciak Atzamarra aurkeztuko dute.

17:30ean, Harkaitz Cano idazlea entzuteko aukera egongo da, Pozaren erdia lanaz arituko baita.

Gero, Elena Olabek Keinura itzuli lana aurkeztuko du.

Ekaitz Goikoetxea Balio erantzia lanaz arituko da 18:30ean. Ruben Ruiz, berriz, Beti mugan liburuaz mintzatuko da, eta Karlos Aretxabaletak Txapel eta Sex-sua aurkeztuko ditu.

Durangoko Azokak gune bat dauka sortzaileentzat erreserbatuta: Ahotsenea. Han, euren lanak aurkezteko aukera dute artistek.

Kontzertuak, solasaldiak, errezitalak eta performanceak egiten dituzte Ahotsenean, gehienez 30 minutukoak, aurten kaleratutako euskarazko lanekin. Lan horiek salgai egoten dira azokan.

Literaturaren ingurukoak Bartolome Ertzilla musika eskolan egiten dira, eta, musika saioak, Plateruenan. Edonola ere, Ahotseneko saioak zuzenean ikus ahalko dira, Internet bidez, BERRIAren webgunean:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.