Wim Wendersek copyleftaren erabilera zabalagoa izatea aldarrikatu du

Agentziak
Brusela
2010eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Egile eskubideak babesteko Europan dauden sistemak defenditu, eta copyleftaren erabilera zabalago izatea aldarrikatu; biak batean egin zituen Wim Wenders zinemagile alemaniarrak atzo Europako Parlamentuan, Bruselan: «Europan copyrightaren ideiaren alde borrokatzen garen aldi berean, sorkuntza eduki askotarako copyleftaren erabilera zabalagoa sustatu beharko genukeela iruditzen zait, berez guztiontzat eskuragarri izan behar luketelako», esan zuen.

Sorkuntza obra horiek erabiltzeko eta erreproduzitzeko askatasuna, batez ere, zinema dokumentalaren arloan bultzatu beharko litzateke, Paris, Texas filmaren egilearen ustez, eta beste egileen materialen inguruko aipamenak egiteko erraztasunak eman beharko lirateke: «Batzuetan ia ezinezkoa da beste materialen aipamena egitea, segundo bakoitzeko ordaindu egin behar baduzu». Nolanahi ere, Europak ez dio muzin egin behar egile eskubideen tradizioari, Wendersen hitzetan: «Mantendu egin behar dugu. Ondorio handiak dituen borroka garrantzitsu bat da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.