Irailaren 17an hasiera emango zaion Donostiako Zinemaldiaren izar nagusia Woody Allen izango da. New Yorkeko zinemagileak Melinda eta Melinda , bere azkeneko pelikula, estreinatuko du Zinemaldian.
Oso pozik agertu da Zinemaldiako zuzendaritza taldea eta Alleni omenaldi bat eskainiko diotela iragarri du "zine modernoaren irudi oinarrizkoa bezala aitortuz".Horretaz gain Woody Allenen karrera errepasatuko dute, izan ere, zuzendariaz gain aktorea eta gidoigilea ere izan da.
Zinemagile estatubatuarra Donostiara ekartzea Zinemaldiko zuzendari Mikel Olaziregiren gestioei esker lortu da. Allen joan den urteko irailaren 5ean Donostian egon zen duen jazz bandarekin kontzertu bat eskaintzeko. Bide batez, Mikel Olaziregi zinemagilearekin bildu zen eta Zinemaldira etortzeko eskatu zion; Allenek baietz esan zion.
Woody Allen Donostiako Zinemaldiako 52. edizioaren inaugurazioan edukitzea oso albiste pozgarria izan da Mikel Olaziregirentzako "ohore handia da, egi bihurtutako amets bat" esan du. Olaziregiren ustetan Allen "historian egon den zine zuzendari onenetarikoa da".
Donostiako Zinemaldia
Woody Allen Donostiako Zinemaldiko izar nagusia izango da
New Yorkeko zinemagile Woody Allen izango da aurtengo Donostiako Zinemaldiko izar nagusia. Allenek 'Melinda eta Melinda' bere azkeneko filma, estreinatuko du Zinemaldian. Filma Zinemaldiko hasiera ekitaldian estreinatuko da, irailaren 17an. Zinemaldiko zuzendari Mikel Olaziregirentzat "egi bihurtutako amets bat da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu