Mikel Olaziregi zinemaldiko zuzendariak esan duenez, zinemaldia munduan gertatzen denaren isla izango da.
Zinemaldiko sail ofizialean 19 film emango dituzte, haietako hiru txapelketatik kanpo.
Epaimahaiko zuzendaria Mario Vargas Llosa idazle peruarra izango da, eta berarekin lan hori egingo dutenak, Jamina Benguigui eta Tom Dicillo zinemagileak, Marta Esteban produktorea, Laura Morante aktorea, Eduardo Serra zuzendaria eta Dito Tsintsadze errealizadorea izango dira.
Zabaltegi, 'Orizontes Latinos' eta 'Incorrect@s' saila ere egongo dira, aurten ere.
Donostiako Zinemaldia
Woody Allenek, Annette Beningek eta Jeff Bridgesek jasoko dute 2004ko Donostia saria
Donostiako zinemaldiaren 52. edizioko Donostia saria Woody Allenek, Annette Beningek eta Jeff Bridgesek jasoko dute. Zinemaldia irailaren 17tik 25era ospatuko da, eta antolatzaileek gaur esan dutenez, "zabala, aberatsa eta orekatua" izango da. Mario Vargas Llosa izango da epaimahaiko lehendakaria. Gainera, Woody Allenen 'Melinda eta Melinda' filmaren munduko estreinaldiarekin irekiko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu