Krisi ekonomikoa eta azken hilabeteetako protesta sozialak dira Bruce Springsteen abeslari estatubatuarraren disko berriaren gai nagusiak. Wrecking Ball izeneko diskoa bere ibilbide musikal luzean argitaratuko duen hamazazpigarren lana da, eta salgai izango da martxoaren 5etik aurrera. The Bossen eta The E Street Band haren taldearen diskoa 11 abesti berrik osatzen dute, eta Donostiako Anoetako estadioan ekainaren 2an egingo duen kontzertuan gehituko ditu.
Springsteenek krisi ekonomikoak sortutako haserre soziala islatu du bere azken diskoan; horrela erakusten dute We Take Care of Our Own, Easy Money eta This Depression izeneko abestiek. Rock erritmo klasikoekin batera, hip hopa eta Irlandako folk doinuak ere gehitu ditu. Iaz, The E Street Band taldeko Clarence Clemons saxo jotzailea hil zenetik, The Bossek argitaratuko duen lehen lana da Wrecking Ball diskoa.
'Wrecking Ball' disko berria argitaratuko du martxoan Bruce Springsteenek
The Bossek abesti berriak gehituko ditu Donostian ekainaren 2an egingo duen kontzertuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu