Mikel Laskurainek gorpuzten duen pertsonaia La Navaletik kanporatutako langile bat da; egun, kontzertuetan, antzerkietan eta bestelako jendaurreko ekitaldietan ikusle gisa egoteagatik ordaintzen diote —benetan dagoena baino jende gehiago dagoela itxura egiteko— eta horrekin ateratzen du aurrera bizimodua. Baina, azkenean, matxinatu egiten da, eta berak egiten du salto taulara bere bizimodua kontatzera.
Testuaren egileetako batek, Agurtzane Intxaurragak, azaldu duenez, "komedia gordina" da 'X'-en bidez taularatuko dutena; umoretsua, baina garratza, "marroi kolorekoa". Halaber,monologoa da, Laskurain baita aktore bakarra, baina publikoaren partehartze handia eskatzen du.
Hilaren 20an estreinatuko dute Donostiako Egia auzoko Kultur Zentroan. 23 arte izango da 'X' areto horretan ikusteko aukera.
Antzerkia
`X' "komedia gordina" estreinatuko du Hika antzerki taldeak
La Naval ontziolako langile ohi baten gorabeherak taularatuko ditu Hika taldeak 'X' antzeslanaren bidez. Agurtzane Intxaugarrak eta Arantxa Itubek idatzi dute gidoia eta Mikel Laskurain aktorea du protagonista bakar. Agurtzane Intxaugarrak berak azaldu duenez, "komedia gordina" da 'X'-k dakarrena, "marroi kolorekoa". Funtsean, sexua, rocka eta garagardoa maite dituen eta munduak gaizki samar tratatu duen gizonezko baten bizipen eta gogoetak.Ostegunean estreinatuko dute Donostiako Egiako Kultur Zentroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu