Xabier Amurizak 4X4 operazioa eleberria, Lankuk argitaratua, aurkeztu du gaur Lasarteko-Oriako Villa Mirentxu etxean (Gipuzkoa). Joan ziren zazpi eleberriko zikloko laugarrena da 4X4 pperazioa nobela berria, eta historia kolektibo bat du ardatz: Gogor apaiz mugimenduarena. Derioko Seminarioan hilabeteko itxialdia egin zuten mugimendu horretako apaizek, Poliziak inguratuta.
Dinosauroak horizontean, Orain ezin naiz hil eta Olatu bat kuartelengainetik dira ziklo berean Amurizak aurretik argitaratuak dituen nobelak. Pertsonaia nagusia bakarrik dago munduan, eta oroimenari tiraka hasten da, bizirik jarraitzeko eta bizirik dagoela sentitzeko.
Oso denbora tarte laburrean aldaketa handia bizi izan zuen Euskal Herriak, politika nahiz gizarte aldetik, 60ko hamarkadaren hasieran, Amurizaren ustez, eta orduko giroa islatu du, errealitate historikoa eta fikzioa konbinatuz, 4X4 operazioa-n. Olatu bat kuartelen gainetik eleberrian ere gai bera jorratu zuen, baina orduan pertsonaia nagusiaren ikuspegian oinarrituta, eta orain, 4X4 operazioa-n, ikuspegi kolektibo batetik.