Euskaltzaindia

Xabier Aranburu kazetari eta euskaltzain urgazlea hil da

'Olerti', 'Zeruko Argia' eta 'El Bidasoa'-n idatzi zuen besteak beste.

Berria
2014ko uztailaren 11
11:52
Entzun

Atzo hil zen Xabier Aranburu (Hondarribia, 1931), Donostian, 82 urte zituela; gaur egingo dira haren aldeko hileta elizkizunak, Groseko San Ignazio parrokian, 18:00etan.

Aranburuk Madrilen egin zituen kazetaritza ikasketak, eta Donostiako La voz de España egunkarian lan egin zuen. Era berean, Gipuzkoako Kazetarien Elkarteko presidentea ere izan zen.

Artikulu eta liburu ugari idatzi zuen, eta, besteak beste, Olerti, Zeruko Argia eta El Bidasoa aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak.

Euskaltzaindiak 1975eko ekainean izendatu zuen euskaltzain urgazle. Euskalerriko Adiskideen Elkarteko eta Eusko Ikaskuntzako kidea zen, baita Gipuzkoako Ozeanografia Fundaziokoa ere. Bestalde, Euskal Dantzarien Biltzarraren sustatzaileetako bat izan zen.

Hondarribikoa izanik, herri horren gaineko hainbat liburu idatzi zituen: El camino de Santiago por Hondarribia, Arqueologia en el Jaizkibel, Hondarribia ciudad amurallada, Ondarribiko alardea...

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.