Iñaki Aldekoa, Miren Azkarate, Enkarni Genua, Jesus Maria Lasagabaster eta M. Jose Olaziregik osatutako epaimahiak Xabier Etxaniz Rojoren Marrazkiak lana saritu du. Etxaniz Rojoren lana aurkeztu diren 39 ipuinen artean izan da aukeratua eta 7.000 euroko saria eskuratu du. Etxaniz Rojoren ipuniak adineko bikote baten arteko maitasun istorioa du ardatz.
Aitor Arana Luzuriagaren Editorea izenburuko antzerkiak idazle eta editorearen arteko harremana du hizpide. Antzerkiko atalean euskarazko zazpi idazlan aritu dira leihan eta Aranarena hautatu du epaimahaiak. Aurelia Arkotxa, Imanol Elias, Daniel Landart, Ana Toledo eta Patri Urkizuk osatu dute atal honi zegokion epaimahaia. Aranak 14.000 euroko saria eskuratu du.
Bestetik, Donostia Hiriko gaztelaniazko sariei dagokienez, Fernando Ruiz Paños kataluniarrak eskuratu du ipuin ataleko saria El cafe de los portugueses idazlanarekin. Gaztelaniazko antzerkiaren saria, berriz, Arturo Pinedo de Miguel madrildarrak eskuratu du Gris lanarekin.
Literatura
Xabier Etxaniz Rojo eta Aitor Arana Luzuriaga nagusitu dira Donostia Hiria literatur sarietan
Gaur jakinarazi dituzte Donostiako Andia kaleko ekitaldi aretoan 2006ko Donostia Hiria literatur sarietako irabazleak. Xabier Etxaniz Rojo eta Aitor Arana Luzuriaga nagusitu dira Kutxak antolatzen dituen Donostia Hiria literatur sarietan. Lehenak ipuin ataleko saria eskuratu du eta bigarren aldiz anzterkiari dagokiona.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu