Xabier Etxaniz Rojok irabazi du Zilarrezko Euskadi saria, euskarazko atalean, Sirena-hotsak ipuin liburuagatik (Erein, 2013). Gaztelaniazko atalean, Mircea Cartarescu idazleak irabazi du Zilarrezko Euskadi saria, Las bellas extranjeras liburuari esker (Impedimenta, 2013).
Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Elkarteak ematen du Zilarrezko Euskadi saria, Liburuaren Egunaren harira. Lehen Liburuaren Egunean gehien saltzen ziren liburuak saritzen zituzten, baina bi urte dira jada saria emateko irizpidea aldatu zutela. Kalitatezkoak diren liburuei bigarren aukera bat emateko helburua du sariak. Kalitatezko lanak izan arren, merezi duten bezala saldu ez ziren liburuak saritzen ditu elkarteak.
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzearekin batera, Donostiako Gipuzkoako plazan egin zen azokak jende asako bildu zuela adierazi du Andoni Aranzegi Gipuzkoako Liburu-saltzaileen Elkarteko lehendakariak, eta salmentek %20ko igoera izan dutela 2013koekin alderatuz gero.