Xabier Lete eta Gabriel Celaya poeten omenezko nazioarteko poesia sariketak sortu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, euskarazko poesiakoa lehenengoa eta gaztelaniazko poesiakoa bigarrena. Irailera arte egongo da zabalik lanak aurkezteko epea, eta irabazleek hamarna mila euro jasoko dute, garaikurraz gain. Lan sarituak aldundiak argitaratuko ditu, sariketarako beren-beregi sortuko duen sailean.
Gabriel Celaya nazioarteko poesia sarian parte hartzeko oinarriak martxoaren 18an zabalduko ditu aldundiak, poeta omenduaren jaiotzaren lehen mendeurrenean. Xabier Lete nazioarteko poesia sarian parte hartzeko oinarriak, berriz, apirilaren 5ean zabalduko dira, Letek, biziko balitz, 67 urte beteko zituzkeen egunean.
Horretaz gain, Celayaren mendeurrena gogorarazteko, hari buruzko jardunaldiak egingo dira martxoaren 14tik 21era bitarte Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.
Honako hau da jardunaldien egitaraua:
- Martxoaren 14an, Felix Marañaren hitzaldia: Gabriel Celaya, vida y temperatura.
- Martxoaren 15ean, Jose Manuel Martin Medem eta Carlos Aurtenetxeren hitzaldiak: Gabriel, inolvidable combatiente de la ternura eta Teoría del abrazo.
- Martxoaren 17an: Antonio Chicharroren hitzaldia: Gabriel Celaya, aquí y ahora.
- Martxoaren 18an: Tachia Quintanarren poema errezitaldia.
- Martxoaren 21ean: Jose Estebanen hitzaldia: Gabriel Celaya: Mi recuerdo y nuestra Memoria.
Ekitaldi guztiak 19:30ean hasiko dira.
Literatura
Xabier Lete eta Gabriel Celayaren omenezko nazioarteko poesia sariketak sortu ditu Gipuzkoako Aldundiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu