Xabier Lete Bergaretxe (1944, Oiartzun) idazle, poeta eta kantaria hil da, Donostia Ospitalean. Atzo gauetik sedatuta zeukaten medikuek, haren egoerak okerrera egin baitzuen. Aspalditik izan zituen osasun arazoak Letek; 1985ean gaixotasun larria antzeman zioten, eta urteotan gogor borrokatu behar izan du gaitzaren aurka.
Letek euskal kantagintza modernoan izandako eragina itzela da. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa izan zen, baina musikaria baino gehiago idazlea zen; horregatik, kantari askok haren hitzak erabili dituzte. Horien artean, birekin elkarlan estua izan du: Lourdes Iriondorekin -Leteren emaztea zen; duela bost urte hil zen- eta Antton Valverderekin. Poeta nabarmena izaki, bertso zaharrak berreskuratzen ere lan handia egin du.
1974an atera zuen bakarkako bere lehen diskoa: Xabier Lete. Lan horretan zeuden, besteak beste, Ni naiz eta Nafarroa arragoa. Aurreneko singlea sei urte lehenago argitaratu zuen. Haren azken diskoa 2001ean: Berrehun urtez bertsotan, zazpi diskoz osatutako bilduma.
Haren lehen liburua: Egunetik egunera orduen gurpillean (1968). Azkena: Egunsentiaren esku izoztuak (2008); 2009ko Euskadi Literatura Saria eman zioten lan horregatik.
80ko hamarkadaren hasieran, politikagintzan ibili zen Lete. Gipuzkoako Foru Aldundian aritu zen, Kultura zuzendari karguan lehenengo eta Kultura diputatu ondoren.
[YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=WR2hCeC0KWE[/YouTube]
kulTURA
Xabier Lete hil da
Euskal idazle, poeta eta kantari ezaguna gaueko bederatzi eta erdietan hil da. Atzotik sedatuta zeukaten erietxean, haren osasunak okerrera egin baitzuen. 1985ean gaixotasun larria antzeman zioten, eta urteotan gogor borrokatu du gaitzaren aurka. Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetakoa izan zen, baina musikaria baino gehiago idazlea zen. Duela bi urte atera zuen azken liburua: 'Egunsentiaren esku izoztuak'. Azken diskoa, 2001ean. Leteren soslaia, diskografia, argazkiak... (badok.info). Idazle, poeta eta kantari handia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu