Xabier Letek Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) liburua aurkeztu zuen iazko urte bukaera aldera, eta “galeraren zentzu bat” da nagusi ohiko gai nagusiei (bizitza, heriotza, maitasuna, adiskidetasuna, aberria, haustura, edertasuna…) egiten dien errepasoan. “Badakit neure barruko egia agertu dudala, egiatia izan naizela eta hor ez dagoela betelanik, ez dagoela txorakeriarik. Horretaz ziur sentitzen naiz”, esan dio Letek BERRIAri. Honek bihar argitaratuko du idazleari egindako elkarrizketa.
"Poesia otoitz bat da, batzuetan transzendentea, Jainkoari bideratua; eta beste batzuetan geure izateari eta geure iraganari egiten diogun otoitz minberatua, mingarria askotan" ere badio Letek. "Denok gara oso hauskorrak, eta garaile izatetik galtzaile izatera oso urrats txikia dago. Garaileek pena sentiarazten didate".
ELkarrizketa aurrerapena
Xabier Lete: "Neure barruko egia agertu dut"
Idazlearekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. 'Egunsentiaren esku izoztuak' poema liburua atera berri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu