Euskal kulturgintzak ez du ahaztu Xabier Lete (Oiartzun, 1944- Donostia, 2010). Joan den abenduaren 4an zendu zenetik, modu askotan ekarri izan du gogora olerkari eta kantari ezaguna. Gaur ere izango da horretarako beta, Hondarribian (Gipuzkoa).Xabier Lete gogoan ekimenaren barruan, kantaldia izango da 22:30ean, Gipuzkoa plazan. Antton Valverde, Pier Paul Berzaitz, Amaia Zubiria, Txomin Artola, Jabier Muguruza eta Petti kantariak taularatuko dira oiartzuarraren ibilbidea omentzeko asmoz.
Xabier Lete euskal kulturaren ikur garrantzitsuenetarikoa izan zen, eta haren azken urteak gaixotasun mingarri batek baldintzatu bazituen ere, ez zion sortzeari utzi: Egunsentiaren esku izoztuak bere azken poema liburuagatik Euskadi saria lortu zuen.
Arantzazun, ostegunean
Musika Hamabostaldiak ere omendu nahi izan du Lete. Horretarako, datorren ostegunerako, hilaren 11rako, emanaldi bat antolatu dute Arantzazuko Santutegian. 19:00 etan hasiko da, eta abeslarien artean batzuk Hondarribiko berak dira: Pier Paul Berzaitz, Amaia Zubiria, Petti eta Antton Valverde, hain zuzen. Gainera, Joxan Artzek eta Erramun Martikorenak ere parte hartuko dute omenaldian.
Xabier Lete oroituko dute gaur Hondarribian hainbat musikarik
Antton Valverde, Petti, Amaia Zubiria eta Jabier Muguruza ariko dira, besteak beste, kantariaren omenaldian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu