Amaitu dira Xabier Leteren omenaldirako aurrez salgai jarritako sarrera guztiak. Hala ere, oraindik badago aukera emanaldira joateko, 300 sarrera egongo baitira salgai gaur Arantzazun bertan, kontzertua baino lehen.17:00etan hasiko dira sarrerak saltzen, antolatzaileen arabera.
Bestalde, beste lau emanaldi eskainiko ditu gaur Musika Hamabostaldiak. Organo zikloaren barruan, Esteban Landart, eta Thomas Ospital eta Yoann Tardivel ariko dira. Gainera, haurren eguna ospatuko da: Musika bai! udalekuetan parte hartu duten haurren ikuskizuna eta Sevillako bizarginaoperaren bertsio egokitua emango dituzte.
Donostiako 72. Musika Hamabostaldia
Xabier Leteren gaurko omenaldirako sarrera kopurua handitu dute
Emanaldiaren aurretik , 300 sarrera egongo dira salgai Arantzazun bertan, 17:00etatik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu