Hogeigarren urtez egingo da, Errenterian (Gipuzkoa), Bertsolari Gazteen Txapelketa, Xenpelar Saria esaten zaiona. Hiru kanporaketa egingo dira, eta saio bakoitzeko bi onenak igaroko dira abenduaren 8ko finalera.
Alaia Martin, Aitzol Barandiaran, Oier Aizpurua, Iñaki Aleman, Unai Gaztelumendi eta Ekhi Erremundegi ariko dira lehen kanporaketan, bihar, Errenteria Hiria kulturgunean. Hilaren 27an, Julio Soto, Agin Rezola, Patxi Iriart, Saioa Alkaiza, Izar Mendiguren eta Ane Labaka lehiatuko dira, eta abenduaren 3an, Jone Uria, Odei Barroso, Arrate Illaro, Haritz Casabal, Manu Goiogana eta Asier Azpiroz.
Xenpelar sariko lehen kanporaketa jokatuko da bihar Errenterian
Seina bertsolarik hartuko dute parte saio bakoitzean, eta finala abenduaren 8an jokatuko dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu