Urriaren 6an hasiko da, Altzürükün, Xilaba Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari txapelketa, eta azaroaren 10ean izango da finala, Baionan.
Hamasei bertsolari izango dira: Amets Arzallus (Hendaia), Odei Barroso ( Urruña), Sustrai Colina (Urruña), Eneritz Zabaleta (Baiona), Xumai Murua (Azkaine), Gillen Hirigarren (Itsasu), Xan Alkhat (Armendaritze), Ramuntxu Christy (Aiherra), Maindi Murua (Azkaine), Bixente Hirigarai (Baigorri), Egoitz Zelaia (Hendaia), Battit Crouspeyre (Baigorri), Ortzi Idoate (Baiona), Ortzi Murua (Azkaine), Maddi Sarasua (Itsasu) eta Madi Ane Txoperena (Hendaia).
Joana Itzaina Iparraldeko bertsolarien elkarteko lehendakariak aurkezpenean esan du "bertsoaren harrotasuna" ekarri nahi dutela. "Euskara erabili eta euskararekin jostatzea da, bereziki gazteen artean".
Azkeneko bi aldietan Amets Arzallus izan da txapeldun.