Xilaba Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko bertsolari txapelketako aurreneko kanporaketa jokatuko da gaur, Altzürüküko Herriko gelan, 17:00etan hasita. Sei bertsolari arituko dira guztira: Ortzi Murua, Maddi Ane Txoperena, Ortzi Idoate, Xan Alkhat, Maindi Murua eta Egoitz Zelaia.
Ondokoak dira bete beharko dituzten lanak: binakako lanetan hiruna bertso zortziko handian, hiruna bertso zortziko txikian, bertso bat hitz bat emanik, eta beste bat lau oinak emanda. Gero etorriko da kartzelako lana.
Bigarren kanporaketa hilaren 13an jokatuko da, Kanbon. Lehen finalerdia hilaren 20an egingo da, Hendaian —bigarrena, hilaren 27an, Donibane Garazin, eta Sustrai Colina eta Odei Barroso daude sailkatuta —, eta Amets Arzallus eta Eneritz Zabaletarekin batera, aurreneko kanporaketako lehena, bigarreneko bigarrena, eta bi kanporaketen artean puntu gehien lortu duten lehena eta laugarrena arituko dira. Finala azaroaren 10ean jokatuko da, Baionan.
Xilabaren aurreneko kanporaketa, gaur, Altzürükün
Zuberoa, Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari txapelketako finala Baionan jokatuko da, azaroaren 10ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu