'XIX. mendeko kantu ahantziak' liburuan ehundik gora abesti zahar bildu dituzte

Oxtikenekoak eta Hatsa elkarteek kaleratu dute 1910. urtean kaiera batean idazten hasitako kantuen bilduma

Erredakzioa
Donostia
2010eko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Senpereko Musumielenia etxeko (Lapurdi) Marcel Arribillaga eta bere anaia kantari «ohargarriak» omen ziren. Behiak jezten aritzen zirenean, jendea haiek entzutera hurbiltzen zen behitegira. Haien arreba Marie Jeanne Arribillagari esker iritsi dira gaurdaino kanta horiek, Jean Barbier apezaren idazkari zela, 1910. urtean kaiera batean kantak idazten hasi baitzen. Kaiera hori du oinarri Oxtikenekoak eta Hatsa elkarteek kaleratutako XIX. mendeko kantu ahantziak liburuak.

Arribillagaren kaiera Piarres Lafitte euskaltzainaren artxibategitik berriki ateratakoa da. Horren kopia jaso dute liburuan, hitzez hitz, baina egungo idazmoldera ekarrita. Esku batek baino gehiagok idatzia da liburua, bilduma urtetik urtera osatzen joan baita, ehun orrialde osatzeraino. Kaiera idatzi zen garaiko eta lehenagoko 110 kantu biltzen ditu liburuak, eta zenbait oso ezagunak dira gaur egunean ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.