Kale Antzerkiaren Festa dela eta, animazioa izango da nagusi, Bizkaiko kostako Lekeitio herrian. Jaialdiko zuzendariak, Imanol Agirrek, nabarmendu du, aurtenbi ekoizpen propio egongo direla. Batetik, ‘Euskal-Herriko Buruandien Bigarren Topagunea’, eta bestetik, Zuberoa Tokiaren ‘Kautela’ izeneko lana. Mungiako (Bizkaia) berrehun herritarrek interpretatutako ‘Lauaxeta’ operetarekin gozatzeko aukera ere egongo dela aipatu dute antolatzaileek.
Uztailaren 8, 9 eta 10ean, Txekiako, Frantziako eta Kataluniako antzezlanak ere ikusgai izango dira Lekeitioko kaleetan.
Antzerkia
XVI. Kale Antzerki Jaialdia Lekeition
Lekeition (Bizkaia) XVI. Kale Antzerki Jaialdia antolatu dute, uztailaren 8, 9 eta 10ean. 14 taldek hartuko dute parte, eta 18 ikuskizun emango dituzte . Aurten, Euskal Herriko bi ekoizpen aurkezteaz gain, Mungiako (Bizkaia) herritarrek opereta bat antzeztuko dute. Halaber, Txekiako, Frantziako, eta Kataluniako taldeen ikuskizunekin gozatu ahalko da Lekeitioko kaleetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu