Elkarrizketa aurrerapena

"XXI. mendeko Axular batek idatziko lukeen bezala idatzi dut"

Aingeru Epaltzarekin hitz egiteko aukera izan du BERRIAk, azken lanaren inguruan: 'Gure Jerusalem galdua'; hain zuzen, 'Erresuma eta fedea' trilogiako hirugarrena eta azkena da. Bihar argitaratuko da elkarrizketa paperean.

jarraia89597.jpg
Iker Tubia.
2014ko martxoaren 10a
18:21
Entzun

Hona hemen adierazpen batzuk, aurrerapen gisa:

- “Fikzio bat idatzi dut une historiko zehatz batean kokatua, eta nik uste dut horrek gertakari eta pertsonaia historiko nagusiei eta, batez ere, ingurumen historiko eta sozialari oso fidel izatea eskatzen duela”.

- “Hirugarren honetan historiak ez nau hainbertze lotu; momentu batzuetan, historiatik ia-ia erabat askatzea lortu dut”.

- “Trilogia honetan idazten baino denbora gehiago pasatu dut datuak bilatzen, historia liburuetan arakatzen, bibliografiaren bila, Googlen...”.

- “Nik uste nuen liburu honek bere hizkera behar zuela, hizkera berezi bat, eta azken batean liburuaren zatirik handiena XVI. mendeko pertsonaia batek kontatzen du, nika”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.