MUSIKA

Yo La Tengo AEBetako indiearen ikurretako batek Kutxa Kultur Festibalean joko du

Irailaren 4ean eta 5ean egingo da jaialdiaren laugarren aldia Igeldoko jolas parkean, eta, besteak beste, Ainara Legardon, The Strypes eta Angel Stanich ariko dira

Yo La Tengo taldeko kideak.
Kultura
2015eko martxoaren 3a
18:36
Entzun

Annie B. Sweet, Joanna Gruesome, Rafa Berrio, Mourn eta Niña Coyote eta Chico Tornadok ere joko dutela iragarri du Sergio Cruzadok, festibalaren sustatzaile Ginmusikaren zuzendariak. Datorren maiatzaren 4ean zehaztuko dute programazio osorik. 30 bat talde ariko dira guztira.

Ira Kaplan, Georgia Hubley eta James McNewek osatutako hirukoa, Yo La Tengo alegia, kultuzko taldea da ia indiearen jarraitzaileen artean. 1986tik gaurdaino estudioko hamahiru disko kaleratu ditu; azkena orain bi urte, Fade. Cruzadorentzat, "eztabaidaezina" da taldeak eragiten eta ordezkatzen duena. "Gainera, indie eszena zuzeneko hunkigarrienetako bat dauka".

Askoz ere ibilbide laburragoa egin dute The Strypes irlandarrek. Cruzadoren esanetan, ohiko rockaren azpiegitura irauli dute. Disko bakarra daukate kalean —Snapshot (2013)—, baina hura argitaratu zutenetik jaialdi garrantzitsuenetik deitzen dituzte.

Jaialdiaren luagarren aldia egingo dutela ospatzen, ostiralerako kontzertu berezia antolatu dute Donostiako Aquariumean. Lee Ranaldok joko du. Izan ere, 'Solo Acoustic Songs' bira burutzen ari da Sonic Youthen sortzailea.

Cruzadok gogoratu du egun bakoitzeko 5.500 pertsonarentzako tokia egongo dela jolas parkean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.