Yogurinha Borovak lan eklektikoa plazaratu du: 'Carbono catorce'

Stefan Olsdal Placebo taldekoak eta Pierre Pascual, Luis Miguelez eta La Prohibidak parte hartu dute diskoan

Irune Berro Urrizelki.
Bilbo
2011ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Plazaz plaza jardun ostean, «disko eklektikoa» atera du Eduardo Gaviña Yogurinha Borova-k: Carbono catorce. Gor diskoetxearekin argitaratu du, eta laneko lehen abestiak azkenengoaren antzik ez du, artistak esan duenez. Nolanahi ere, musika elektronikoak itzal handia du disko osoan. «Luxuzko» kolaborazioak izan ditu Yogurinha Borovak. Placeboko gitarrista Stefan Olsdalek Ser actriz abestian jo du; eta Pierre Pascual musikari elektronikoak Paris Paris kantua sortu, eta ahotsa ere jarri du. Alaska y Dinaramako sortzaile Luis Miguelezek Productos lácteos-en parte hartu du. Kantu hori euskaraz ere jaso dute diskoan, Esnekiak gogoko ditut izenarekin. La Prohibidak Dios creó a la mujer idatzi eta abestu du.

Musika bainoago, ikuskizuna lehenesten du Yogurinha Borovak. «Nire lanak, musikarekin baino, zerikusi handiagoa du kabaretarekin eta inprobisazioarekin». Horregatik, ohartarazi du zuzenekoetan abestiak ez dituela diskoan jasota dauden bezala emango. «Zuzenean nahiko izugarria naiz, eta batez ere indarra transmititzen saiatzen naiz».

Hilaren 29an, Bilboko La Bola de Cristal dantzalekuan ariko da. Ideia eta proiektu ugari dauzka. Jose Antonio Nielfa La Otxoa-rekin Cosas de casa abestia eta bideoklipa grabatuko ditu aurki, eta Goserekin «abesti country bat» egin nahi duela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.