Zinema

Yvonne de Carlo aktorea hil da

'The Ten Commandments' ('Hamar mandamentuak) filmagatik eta 'The Munsters' telesailagatik egin zen ezagun 50.eko eta 60.eko hamarkadan.

2007ko urtarrilaren 11
10:50
Entzun
Yvonne de Carlo aktorearen heriotzaren berri bart gauean jakin bada ere, hilaren 8an hil zen, Los Angelesen (AEB), 84 urte zituela.

De Carlos 1922an jaio zen, Vancouverren (Kanada). Oso gazte hasi zen zineman lanean, besteak beste, pobreziatik irtetzeko gogoak bultzatuta. 40.eko hamarkadan hainbat abentura film eta western-etan parte hartu zuen, eta ezagun egin bazen ere, ez zuten inoiz aktore gisa oso aintzakotzat hartu. 1956an The Ten Commandments ( Hamar mandamentuak) egin zuenean aldatu zen joera hori. Hala ere, ez zuen gehiegi iraun, eta telebistarako sailak egiten hasi zen gutxira. Hala, Bonanza eta tankerako beste batzuetan aritu zen. Baina The Musnters (1964-1966) telesailarli esker bildu zuen arrakasta gehien, hain justu, Munster familiako Lily Munster amaren rola jokatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.