Mondragon Unibertsitateko Huhezi Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatutako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa aditu tituluaren 4. edizioan izena emateko epea zabalik dago, eta irailaren 30era arte apuntatu ahal izango da. Ezagutza bildu, sortu eta transmititzea da egitasmoaren helburua.
2012-2013 ikasturtean ere euskal kulturako hainbat lagun ezagunek hartuko dute parte. Tartean, Bernardo Atxaga idazleak.
Irakasle ariko diren aditu-arituen zerrenda, landuko dituzten gaien arabera sailkatuta:
Euskal Kulturgintza gerra ostean: aitzindariak
Paulo Iztueta, Larraitz Ariznabarreta.
Gogoeta iragan hurbilaz: irakaspenak
Mari Karmen Garmendia, Jose Agustin Arrieta, Josune Ariztondo, Jose Mari Iriondo, Jose Angel Irigarai.
Euskal kulturgintzaren eko sistemak
Andoni Sagarna, Josean Muñoz, Laura Mintegi, Josu Zabala, Mikel Irizar, Ramon Agirre, Eñaut Elorrieta, Uxue Alberdi.
Testigantzak
Bernardo Atxaga, Ramon Saizarbitoria, Asisko Urmeneta, Anari Alberdi.
Euskal kulturgintzaren berogailuak gertuko komunitatean
Oihane Perea, Joseba Altube, Patrick Quéheille, Maite Davant, Amets Arzallus, Mattin Irigoien, Maider Elkoro, Sagrario Aleman, Amaia Almirall.
Transmisioa irakaskuntzan
Petra Elser, Olatz Zugasti, Isa Isazelaia, Idurre Alonso, Iban del Campo, Arantza Ozaeta.
Sorguneak: formazio teorikoa eta aurreko edizioetako transmisioa
Lorea Agirre, Julen Arexolaleiba, Andoni Eizagirre, Nekane Goikoetxea, Jon Sarasua, Iñaki Urruzola.