'Zentzua eta iraunkortasuna' erakusketa zabaldu dute ikusleentzat

Urdaibaiko hainbat alkateren presentziarekin aurkeztu dituzte hamar artelanak

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 21a
00:00
Entzun
Urdaibaiko biosferaren garrantzia aldarrikatzeko, nazioarteko hamar artistak hainbat obra ekarri dituzte Zentzua eta irankortasuna proiektu artistikoa osatzeko. Antonio Rivera Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak Urdaibai inguruko hainbat alkatek lagunduta aurkeztu zuen, atzo, erakusketa. Besteak beste, Gunilla Klinberg, Liam Gillick, Oscar Tuazon eta Maider Lopezen obrak jarri dituzte biosferan.

Alberto Sanchez Balmisa proiektuaren arduradunaren esanetan, «errealitatearen beste ideia bat» ikusten laguntzen dute obrek, «naturarekin kritikoak» direlako. Obrak leku publikoetan daude ikusgai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.