Nekatu naiz jada, berriz hasi
[nahi dut,
zerotik ahal bada iragana
[ahaztuz.
Urtetako zama arindu behar
[dut,
bizipen saminak kanporatuz.
Ez dago atzorik, oraina
[besterik,
bizitza bakarra baino ez dago.
Gaurkoz soilik bada, ilea
[askatu,
erotu gaitezen, dantza
[dezagun!
Aske sentitu, aske izateko,
mundu zoro honetan zoro
[ederrena naizelako!
Txoriak buruan, nonahi
[ametsetan,
bizitzako harian orekaria,
bide zuzenik ez, goazen
[idaztera,
mila istorio zoriontasunera!
Burua jan beharrean,
[mundua jan nahi dut,
ni naizena izan, nigan sinistu,
ez dago mugarik, helmugak
[besterik,
bizipoza derrigor dezagun!
Aske sentitu, aske izateko,
mundu zoro honetan zoro
[ederrena naizelako!
Eta noizean behin denborari
[putz egin,
oroitzapenak orainera ekarri,
horrela ikasi nola desikasi,
argi ikusi zer nahi dudan,
bizitzera noa!
'HESIAN' '
(Baga Biga, 2016)
Musika eta hitzak: Hesian.
Ahotsa: ZuriƱe Hidalgo eta Fran Urias.
'ZEROTIK '
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu