Bixente Serrano Izkok Moroak gara behelaino artean? liburuari eginiko kritika argitaratu zuen BERRIAk urtarrilean. Hona hemen pasarte batzuk.
[...] Gutxitan gertatzen zaigu liburu-iruzkingileoi honetaz bezain nahi eta ezinean gelditzea obra batez labur idazterakoan. Liburuaren luzera ez ezik, haren barren mamitsua ere bada gaina hartzen diguna. 542 testu-orrialde gehi 1.387 ohar bertze 161 orrialdetan. Alta, inolaz ere ez irakurlea gogaitzeko, zin egiten dut [...].
Dokumentazio arrunt oparoak, datuen aberastasunak, ez diote batere kentzen irakurgarritasunari, egile honen idazkera komunikatzaileari, gure gaurko kezketara hurbiltzeari , Ez da, noski, janaldi batean irensteko, baina ez dago asebetetzerik, aspertzerik, behin eta berriz platerkadari ematerakoan [...]
[...]
Lan izugarria, zinez, baina inolaz ere ez bertan murgiltzeak izutzeko.
Bixente Serrano Izko. BERRIA.
Hemeroteka
Zertan ari zen Unamuno?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu