Jauregik esan duenez, Kursaaleko entzuleku barruan egon denetan, askotan pentsatu izan du "zein polita izango litzatekeen, kontzertua entzuteko bitarte horretan, harrizko frontea desagerrarazi eta eraikina inguratzen duten itsasoa eta zerua ikusi ahal izatea". Hori horrela, pentsamendua kartelean islatzea erabaki du.
"Musika Hamabostaldiko kontzertu gau batean, musika aretoko hormetatik kanpoko paisaia irudikatzen ahalegindu naiz", esan du Jauregik, kartelaren aurkezpen ekitaldian.
Hala eta guztiz ere, Jauregik nabarmendu du sortutako kartela "irekia" dela eta beste hainbat interpretazio ere izan ditzakeela.
Egitarau osoa, hemen.