Bernardo Atxaga, Mariasun Landa eta Agustin Fernandez Mallo idazleek hartuko dute parte, besteak beste, Mestizajeak topaketetan, gaur eta bihar Donostian zientziaren eta literaturaren arteko harremanen inguruan egingo den topaketetan. Gaur Luisa Etxenike eta Alberto Rojo mintzatuko dira lehenik, Gustavo Schwartz moderatzaile dutela, 18:00etan; ondoren, 19:40an, Bernardo Atxagak egingo du hitzaldia. Bihar, Guillermo Martinez eta Luis Saez Rueda mintzatuko dira 18:00etan, eta Mariasun Landa eta Agustin Fernandez Mallo ondoren, 19:40ean, Silvina Cervenyk moderatuta.
Donostia International Psysics Center zentroak, Materialen Fisika Zentroak, Jakiundek eta Kutxak antolatu dituzte hitzaldi eta mahai-inguruak, eta Kutxaren Andia kaleko aretoan egingo dira.
Zientziaz eta literaturaz topaketak Donostian
Bernardo Atxaga dago gaurko hizlarien artean, eta Mariasun Landa eta Agustin Fernandez Mallo ariko dira bihar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu